ESTELARRA jokatu zuten larunbatean Galarretan, Urriza-Zubirik eta Ezkurra II-Barrenetxea IVak. Partidu orekatua egin zuten, baina azkenean, 1-14ko partzialak erabaki zuen norgehiagoka, Ezkurra II eta Barrenetxea IV hernaniar atzelariaren alde.
Partiduak buelta, bukaeran
Urriza-Zubirik partidua beraien eskuetan zuten, bost tantuko desberdintasunarekin, 30-26ra iritsi arte. Ordura arte, Ezkurra ez zen oso fin ibili. Baina 30-26ra iristean, aldaketa gertatu zen, eta Ezkurrak huts egiteari utzi zion. Gainera, Barrenetxeak menperatzen zuen atzea.
Horrez gain, Zubiri fin zebilen arren, Urrizak hutsegite asko izan zituen. Horrela, azken momentuan egoerari buelta ematea lortu zuen Ezkurra II-Barrenetxea IV bikoteak, eta estelarra irabaztea lortu zuen (31-40).
Ostegunean, partidu gehiago
Astero bezala, ostegun honetan ere arratsaldeko 16:00etan hasiko dira erremonteko partiduak Galarretan.