Espetxeetara martxak antolatu ditu Ezker Abertzaleak, otsailaren 20rako. Teruelera joango dira hernaniarrak, eta horretarako, txartelak jarri dira salgai. Garin, Aker eta Txilin erosi ahal izango dira, 10 euroren truke. Autobusa Atsegindegitik aterako da goizeko 07:00etan.