Hernani ezagutuz ibilbideen barruan, Urruzunora irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak helduentzat. Datorren igandean izango da, eta 08:30etan jarri dute zita Atsegindegin. Ez da izena eman behar, nahikoa da egunean bertan Atsegindegin agertzearekin. Irteera honi buruz edota elkartearen ekintzei buruz informazio zabalagoa nahi izanez gero, bulegoa irekita daukate astelehen, astearte eta ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara, Iturregi plazan.