Datorren osteguneko irakurketa kluban, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 7a, 01:00

Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan, irakurketa kluba antola­tzen du Udal Liburutegiak hilean behin, haur eta gurasoek liburutegira batera joan daitezen. Hilabete honetakoa ostegunean izango da, hilak 11, arratsaldeko 17:30etan hasita. 3-6 bitarteko haurrentzat eta beraien gurasoentzat dago zuzenduta, eta plazak mugatuak direnez, lehenbailehen eman behar da izena liburutegian bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!