Espainiako Auzitegi Nazionalak Beñat Aginagalde hernaniarra absolbitu egin zuen hasieran. Baina, Auzitegi Gorenak auzia errepikatzeko eskatu zuen, froga bat kontuan hartu ez izanagatik.
Auzia errepikatu eta 2008an 32 urteko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak berak, Arrasaten Isaias Carrasco hiltzea leporatuta. Beñat Aginagaldek helegitea jarri zuen, baina Auzitegi Gorenak baztertu, eta 32 urteko zigorra berretsi du aste honetan.