«Hainbat iturri internazional eta espazialek Kronikari jakinarazitakoaren arabera, Pasibotasunaren Inperio gaiztoak Hernaniko Aker eta Sorgin monigoteak bahitu ditu. Kronikak bere konfidantzazko kontaktuetatik jakin ahal izan duenez, badira bi urte bahiketa hauek gertatu zirenetik, eta espazioko basoren batean atxikita daude.
Hernaniko Komite Olinpikoak gogor gaitzetsi ditu gertaera hauek eta Aker eta Sorgina lehenbailehen askatzeko misio intergalaktikoa martxan jarri duela adierazi du. Badirudi espedizio bat martxan jarriko duela hauek askatzera joateko.
Azkenik, Komite Olinpikoak jakinarazi du informazio gehiago nahi duten hernaniarrek, ostegun arratsaldean publiko egingo den bideoa ikustera azaldu daitezkela, Gaztetxera».