gaizki sartu zen Hernani BATHCO Santanderren aurkako partiduan. Izan ere, 3garren minuturako aurreneko entsaioa egina zuten Santanderreko mutilek (0-7). Minutuak pasatu ahala, hernaniarrak hobetzen joan ziren, eta egoerari buelta ematea lortu zuten, markagailuari buelta emanez (8-7), entsaioarekin eta zigor kolpearekin.
Momentu horretan, partidua orekatzea lortu zuten hernaniarrek, baina, berriz ere, Bathco aurreratu eta erabakigarria izan zen jokaldia burutu zuen: zigor kolpea gauzatu, Hernaniren sakea kontraerasotu eta entsaio garrantzitsua egin zuten Santanderreko mutilek; horrela, 10 puntu egin zituzten, minutu bakar batean (8-17).
Atsedenalditik bueltan, Bathcok entsaioa egin zuen, berriz ere, eta bien arteko aldea nabarmen haunditu zen (8-24). Beranduago, zelai erditik egindako jokaldi baten ondorioz, Leonetek entsaioa egin zuen (15-24) eta esperantzaren ateak ireki zitzaizkion Hernaniri. Baina erraz zapuztu zitzaizkion, Bathcoren entsaio berri batek garaipena ezinezko egin zuenean (20-29). Hala ere, bonusaren bila joan ziren, baina entsaioa besterik ez zuten lortu (20-29). Azkenean, BATCHOk entsaioa egin, eta partidua bukatutzat eman zen, 20-34 markagailuarekin.
Hala ere «partidu ona»
Galdu arren, «partidu ona» izan dela aitortu dute Errugbi elkarteko kideek: «defentsan ondo ibili gara», baina «Santanderren profesional onak» daude. Horrez gain, uste dute dena ez dela beraien esku egon: «arbitroak ez ditu oso erabaki egokiak hartu».