Santa Ageda bezperako errondek hartu zituzten kaleak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Atzo izan zen Santa Ageda eguna, baina, tradizioak dioen bezala, herenegun atera ziren errondak koplak kantatzera: eskolek goiz eta arratsaldez egin zuten, herriko kaleetan barrena batzuk, eta patioan besteak. Horrez gain, helduek hartu zituzten kaleak arratsaldez: Goiz Eguzkiko abesbatzak Zaharren Egoitzan hasi zuen buelta, eta Milagrosatik atera ziren Ohitura Zaharrak abesbatzako kideak eta Kantuz abesbatzakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!