Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak prentsa ohar bidez adierazi du, «oso positiboa» den legez besteko proposamena onartu duela Eusko Legebiltzarrak aste honetan. Testuak dio: «IRPH interes-tipoa opakoa dela, banketxeek eragin diezaioketena, merkatuaren errealitatea jasotzen ez duena eta argi-argiro kaltegarria kontsumitzaileentzat, eta abusozkotzat jo beharrekoa». Horrez gain, «kobraturiko interes guztiak itzultzea eskatu du» Legebiltzarrak.
Testua puntuz puntu onartu zen, eta EHBilduk, PSE-EEk eta UPyDk onartu zuten testu osoa. EAJ-PNV eta PP abstenitu ziren «IRPHa abusuzkoa dela eta interesak itzuli beharra dagoela» dioten puntuetan.
«Pausu historiko bat»
Hernaniko Kaleratzeak Stopek «pausu historiko bat» dela uste du, baita «IRPHaren aurkako borrokan mugarri oso garrantzitsua dela». Era berean, «tamalgarritzat» jo du «PP eta EAJ-PNVk testua bere osotasunean babesteko ausardiari erakutsi ez izana».
Oharrean dioenez, hemendik aurrera «ekimena nola gauzatzen den gertutik zaindu» egingo du plataformak, eta egiaztatuko du eskaera Espainia eta Europako agintaritzei helarazten zaiela.