‘Etxe guztiak kantuz pozteko’, kopla kantari

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Astigarragan ere kalez kale, eta aterik ate ibili ziren ostegunean, Santa Ageda bezperan, Aiztondo abesbatzako kideak eta Txirriskla taldeko txistulariak. Etxe guztiak kantuz pozteko eguna omen, eta makilen erritmora, eztarriak urratu arte kantari ibili ziren. Foru plazatik abiatuta, herri osoan zehar astindu zituzten makilak, kopla zaharrei erritmoa emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!