Hiru saio, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Otsailerako hiru saio antolatu ditu AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolen barruan, euskera praktikatu ahal izateko. Aurrenekoa, datorren asteartean, hilaren 9an izango da: gozogintza tailerra. Zipotza elkartean izango da, goizeko 09:30etan; 3 postre prestatuko dira. Saioan parte har­tzeak 5 euro balio ditu. Bestalde, Imanol Artolak, Felix, Benito Ler­txun­diren kantagintzari buruzko saioa eskainiko du: garai historikoa, letren zergatia, ingurunea... Saio bakarra izango da, baina bi egunen artean aukeratu ahal izango da: hilaren 10ean, 09:30etan kultur etxean, edo hilaren 11n, arratsaldeko 18:30etan, Nabarra Oñatz kaleko AEKren lokalean. Saio hauek doan izango dira. Baina bietan, gozogintza tailerrean, eta Lertxundiri buruzko saioan, izena eman behar da: zilegieskola@aek.eus edo 607 61 06 87. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!