Inauteriekin bat egingo dute asteburuan, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Otsaileko egitaraua prest daukate Gaztelekuan. Astero, asteartetik igandera irekitzen da lokala, 17:00etatik 20:00e­tara, Joseba Barandiaran plazan, eta asteburuetan ekintza bereziak prestatzen dituzte.
Asteburu honetan, Inau­teriekin egingo dute bat, eta datozen asteburuetarako bestelako hainbat ekintza prestatu dituzte.

Gaur, Mozorro Festa
Inauteriekin bat eginez, Mozorro Festa antolatu dute gaurko. Norberak gustokoen duen mozorroa jantzita ager­tzea gomendatzen da, edo nahi izanez gero, taldeka mozorroren bat prestatzea. Gero, herriko ikuskizun eta txarangan parte hartzeko aukera ere izango da.
Bihar, berriz, Euskal Inau­terien Konpartsa ibiliko da kaleak alaitzen, eta Gaz­te­le­ku­an zita jarri dute, Kon­par­tsa ikustera elkarrekin joateko.

Tailerrek eta txapelketak
Datozen asteburuetarako ere programa prest daukate: txapelketak, tailerrak, jolasak... Denetik izango da.
Batetik, otsailaren 13an karta lehiaketa egingo da, eta otsailaren 14an, sukaldaritza tailerra. Nork bere trebeziak erakutsi eta jaki goxoak prestatu eta dastatzeko aukera izango da.
Otsailaren 20an, berriz, telefono mugikorrentzako fundak egiteko tailerra egingo da, eta hurrengo egunean, pala txapelketa jokatuko da, parte hartu nahi dutenen artean.
Hilabetea bukatzeko, be­rriz, otsailaren 27an zen­tzu­me­nekin jolasteko dozenaka mo­du daudela probatu ahal izango da, eta hurrengo egu­ne­an pelikula jarriko da.

Otsaileko egitaraua
Gaur: Mozorro Festa.
Bihar: Inauteriak ikustera.
Otsailak 13: Karta lehiaketa.
Otsailak 14: Sukaldaritza tailerra.
Otsailak 20: Mugikorrentzako fundak egiteko tailerra.
Otsailak 21: Pala Txapelketa.
Otsailak 27: Zentzumen eguna.
Otsailak 28: Pelikula.

*Asteartetik igandera irekita egoten da lokala, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Astelehenetan itxi egiten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!