«Ezetz! Jazarpena ez da ligatzea» lemapean, kanpaina jarri dute martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 01:00


Txotx denboraldia bete-betean da, eta Hernaniko Berdintasun Sailak kanpaina berria jarri du mar­txan: «Ezetz! Jazarpena ez da ligatzea». Bideo bat argitaratu dute eta eraso sexistarik ikusi edo jasanez gero, hainbat gomendio eman dituzte: tabernari edo sagardogilearengana joan, Udaltzaingora deitu
943 24 89 00 edo SOS deiakera deitu 112.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!