Inauteriak izan arren, patinetan ibiltzen ikasteko ikastaroak martxan jarraitzen du, eta gaur, programatutako 8 saioetako bigarrena emango da.
Arratsaldeko 16:30etan, haur eta gaztetxoen txanda izango da, eta 17:30etan, helduena. Bi taldeak frontoian elkartuko dira, Garikoitz Astarbe monitorearekin; irristaketa taldeko kidea, bera.
Beste 6 larunbat
Ikastaroa 8 egunetakoa izango da, eta gaurkoa bigarrena da; datozen 6 larunbatetan emango dira hurrengo saioak.