Gijonen izan berri dira Luis eta Iñigo Goñi igerilari hernaniarrak. Espainiako Master Txapelketa izan zen jokoan, eta bost dominekin itzuli dira Hernanira; horietatik bi urrezkoak, 40-44 urte bitarteko kategorian. Luis Goñik 800m libre proban hartu zuen parte, eta Espainiako txapeldun geratu zen. Iñigo Goñi anaia berriz, laugarren izan zen proba horretan; besteetan ordea, lau domina lortu zituen. 400 metroko proban onena izan zen, urrea lortuta. Bizkarreko probetan ere, garaipenetik gertu egon zen, eta bi zilar lortu zituen. Azkenik 200 metro tximeleta proban brontzezko domina lortu zuen. Aitor Goñi anaiak ere hartu zuen parte, eta zazpi, zortzi, bederatzi, hamasei eta hamazazpi postuetan sailkatu zen, proba ezberdinetan.