Jubeniletan, Euskadiko azpitxapeldun; eta Yohanes Merino, hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Lasarteko hipodromoan Euskadiko kros txapelketa eta Donostiako Nazioarteko krosa izan ziren jokoan, pasa den igandean. Parte hartzea oso zabala izan zen, eta urtero bezala, bertan izan ziren Hernaniko korrikalariak. CD Hernanin aritzen den jubenil mailako taldeak denboraldia borobiltzea lortu zuen, Euskadiko azpitxapeldun eginda. Jubeniletan baita ere, 5 kilometroko lasterketan, Yohanes Merino hernaniarrak ondo eutsi zien aurrean ibili ziren korrikalariei, eta hirugarren sailkatzea lortu zuen, 3’20’’ kilometroko erritmo media eginda. Gainera, Euskal Selekzioarekin, Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukeratua izatea lortu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!