Gorengo mailetako taldeek atsedena dute asteburu honetan, baina jubenilak eta kadeteak, ohi bezala, indartsu aterako dira zelaira. Goizean jokatuko dituzte partiduak, Zarkumendegin; 10:30etan kadeteak ariko dira, Lagun Onaken kontra, eta 12:30etan, berriz, jubenilak, Lengokoaken kontra.