Epea zabalik, bake epaile postua eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Bake epaile titularra eta or­dez­koa izendatzeko deialdia ar­gitaratu du Astigarragako Uda­lak, 2016ko otsailaren 3ko Gi­puzkoako Aldizkari Ofiziale­an. Otsailaren 18ra arteko epea dago postua betetzeko eskaera egiteko. 
Horretarako, hainbat bal­din­tza bete eta beste hainbat do­kumentu aurkeztu behar dira.

Baldintzak eta betebeharrak
Bake epaile kargua lau urterako izango da, eta ez da titulazio berezirik eskatzen. Hala ere, hainbat dokumentu aurkeztu behar dira; besteak beste, NA agiriaren kopia, errolda agiria (Astigarragan erroldatua izan behar du), CVa tea zinpeko aitorpenak.
Era berean, hainbat meritu hartuko dira kontuan: euskeraren ezagutza maila ziurta­tzen duten agiriak, edota ikasketa tituluak. Euskera agiririk ez daukanak aukera izango du Astigarragako AEKn egingo den proba egiteko, eskaera egiten badu.

Izendapena, Plenoaren esku
Behin eskaerak jasota, onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratuko da udaletxeko iragarki taulan, eta 10 egunez egin ahal izango dira errklamazioak. Ondoren, Plenoak egingo du behin betiko hautaketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!