Artadi Bodegako jabeak ardo-kata zuzendu zuen Suharrin

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Zapiain Edariakek gonbidatuta, Juan Carlos Lopez de la Calle, Artadi Bodegetako jabea, Galarretako Suharri Jatetxean egon da aste honetan. Bertan azaldu zuen Artadi Bodega Errioxako denominaziotik atera izanaren zergatia. Artadi denominazio horren sorreratik dago eta azken urtean alde egitea erabaki du, haren jabeek ez dutelako bat egiten denominazioaren ikuspuntuarekin. Hitzaldi txikiaren ondoren, Juan Carlos Lopez de la Callek Artadiko ardoen kata berezi bat zuzendu zuen, Zapiain Edariakek gonbidatutako 20 pertsonen aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!