Urtero bezala, aurten ere Saharara bidaltzeko janari bilketa antolatu du Udalak. Bi hilabete daramazkite janariak eta garbitasunerako produktuak jasotzen, eta gaur emango zaio bukaera ekimenari.
Oraingoan, Biterin bakarrik
Kanpainan zehar, Biterin jaso dira herritarren ekarpenak, eta astebururen batean supermerkatuetan ere bai. Eta hori errepikatzea zen asteburu honetarako intentzioa, baina azkenean, supermerkatuetan ez da egingo. Biterin jasoko dira, beraz, ondorengo produktuak: arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan, eta konpresak.