«Aurten ere Sahararen aldeko janari bilketa arrakastatsua izan da», azaldu du EH Bilduk. Eta horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten guztiei; «ezinbestekoak izan diren komertzioei: Isa, Mamen, Alicia, Zubitxo, Eroski eta Ezpela Belardendari, eta nola ez, Sahararen alde aletxoa jarri duten herritar guztiei. Astigarraga herri eskuzabala dela berriz erakustarazi dugu».
Karabana martxan, laster
Janari bilketa bukatuta, EH Bilduk jakinarazi du Sahararen Euskal Karabanaren bitartez iritsiko direla jaki eta produktu horiek denak kanpamenduetara, datozen asteetan.
Udalari, antolatzeko deia
Bestalde, EH Bilduk adierazi du «aurtengoan, EH Bildu Astigarragak antolatu behar izan» duela ekimena herrian, eta Udalari ardura hartzeko eskatu dio. «Ea hurrengoan Udalak fundamentuz heltzen dion eta Udala bera den antolatzailea». Hala ere, azpimarratu du lanean jarraituko dutela: «saharar herriarekiko elkartasunak ez du etenik izango Astigarragan».