Pasatako asteburuan bukatu da Gipuzkoako pista denboraldia, eta txirrindulari astigartarrak zapore onarekin geratu dira. Izan ere, Gipuzkoako Txapelketako macht-omnium modalitatean 4garren eta 5garren postuan geratu dira Urko eta Telmo Semperena anaiak, hurrenez hurren.
Haiekin batean, Donosti Berri taldeko hirugarren astigartarrak ere, Tomas Oterminek, lan ederra egin du, eta 16garren postuan bukatu du.
Keyrin proba, astigartarren onena
Gipuzkoako Txapelketa honetan, txirrindulari guztiek hiru proba egin dituzte: pertsekuzio proba, Keyrin proba, eta puntuazio lasterketa. Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrak bigarren proban ibili dira ondoen.
Juniorretan, Urko Semperenak laugarren egin du, 3 kilometrotako pertsekuzio proban seigarren eginda, Keyrinen bigarren eginda, eta puntuazioan bosgarren eginda.
Kadeteetan, berriz, Telmo Semperenak bosgarren postua lortu du, pertsekuzioan 11garren geratuta, Keyrinean laugarren eta puntuazioan 9garren.
Taldeko hirugarren astigartarrak, berriz, Tomas Oterminek, 16garren sailkatzea lortu du, bereziki, Keyrinean egindako lan onari esker, finalerdietarako sailkatu batizen.
Errepideko denboraldia
Pista denboraldia bukatuta, errepidekoa hasiko da hilaren bukaeran.