Bufandarako artilea biltzen

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Harituz elkarteak eta Uda­leko Berdintasun Sailak bul­tzatuta, genero indarkeriaren aurkako sinbolo bihurtuko zen bufanda luze bat josteari ekin zitzaion 2014ko irailean, azaroaren 25ean ospatzen den Genero Indarkeriaren Aurkako Egunari begira.
Bufanda horrek 1.800 metroko luzera dauka dagoeneko, eta herriz herri ibili da: Asturia­sen, Kordoban... Dato­rren hilean, berriz, Tole­dora joango da, eta apirilean, Va­lentziara.

Artilea biltzeko deia
Era berean, bufanda osatzeko zatiak munduko txoko guztietatik jaso ditu Harituzek, eta oraindik ere bufanda luzatzen jarraitzeko deia egin dute. 
Horretarako, ordea, artilea behar da, eta Harituzek artile bilketa jarri du martxan. Kartela jarrita dagoen dendetan ari dira bilketa egiten. Era berean, bufandarako zatia josi nahi izanez gero, 30 zm-ko luzera izan behar du. 
Informazio gehiagorako, 630 678 474 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!