Dobera-Kronikako bazkideek 2015ean ere dedukzioa izango dute Ogasunean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lehentasunezko mezenasgo jarduera’ izendatu du Dobera Euskara Elkartea, bigarren urtez; hala azaldu du 2015eko jardueren programazioan.

Dedukzioa, bazkideek
Hori horrela, 2015ean Dobera-Kronikari ekarpena egin dioten bazkideek dedukzioa izango dute Ogasunean.
Dedukzio hori egin ahal izateko, ordea, bazkideek NAren zenbakia eta izen-abizen ofizialak jakinarazi behar diz­kiote Dobera-Kronikari; hau da, NAan agertzen den bezala.

Eskaera, hiru modutara
Datu horiek otsailaren 18a bai­no lehen behar ditu Dobera-Kronikak. Horre­ta­ra­ko hiru aukera daude: La­rramendi 11ko lokaletik pasa,  943 33 27  99 telefonora deitu edo email bat idatzi dobera@dobera.eus helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!