Eskelak itsuek entzuteko formatura egokitu dira

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Kronikak 2014ko martxoan jarri zuen martxan webgune berria. Hernanitik Urumeara salto egin zen orduan, eta bailarako notiziez gain, argazkiak, bideoak, eskelak, komentarioak egiteko aukera eta beste hainbat berrikuntza ekarri zituen web orri berriak. Dis­ei­nua egiterako orduan kontuan hartu ziren itsuentzako irakurterraza izateko hainbat neurri; kontuan izan behar baita, itsuek orrialdeetako informazioa entzun egiten dutela, horretarako programa bereziak erabiliz.

Eskaerari, erantzuna
Webguneko eskelak atala irakurtzeko garaian ordea, arazoa ematen zien programak. Izan ere, Kronikak irudi formatuan igotzen zituen webgunera eskelak. Eskaera orri erantzuna eman dio aurten Kronikak. Egin beharreko aldaketak egin, eta eskelak itsuek entzuteko moduan daude urte hasieratik. 

Berrikuntza gehiago
Egungo behar eta aldaketetara egokitzeko asmoz, beste hainbat berrikuntza ere egin dira www.kronika.eus wegbunean 2015 urtean. Gida komertziala jarri da martxan, bailarako komertzio eta zerbitzuen gida izango dena. Iragarki merkeek ere, lekua dute orain webgunean. Eta atal berri bat sortu da: Puri-purian izena duena; bertan ikusi daitezke notizi eztabaidatuenak.

Epe motzean, Agenda Bateratua
2016an ere, berrikuntza gehiago izango ditu webguneak. Datozen asteetan jarriko da martxan Responsive formatua; hau da, webgunea erabiltzaileen dispositiboetara egokitzea ahalbidetzen duen aplikazioa. Bestalde, Agenda Bateratua martxan jartzeko azken pausuak ematen ari da Kronika. 

Zer botatzen duzu faltan?
www.kronika.eus webgunean zerbait botatzen baduzu faltan, edo aldaketaren bat proposatu nahi baduzu, egin zure ekarpena kronika@kronika.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!