Mozorroak prest dira Goizuetan, inguruak kolorez eta umorez bustitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Aurten ere izanen da festa Goizuetan, Inauterietan. Hain­bat aldaketa proposatzeko bilerak egin dira aurretik, eta bilerak egiten jarraituko dute; otsai­laren 19an, 18:30etan udaletxean. 
Baina aurtengoan, behin­tzat, ohiko programarekin jarraituko dute, eta gonbitea egin dute, astearte goizetik mozorrotuta ateratzeko.
Gaur, karpa montatzeko zita jarri dute 09:00etan, eta ondoren hamaiketakoa izanen dute. Festa, berriz, bihar hasiko da.

Gaztetxoen Zahagi Dantza, hasteko
Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira gaztetxoak bihar, Za­hagi Dantzarekin. Eta gazte­txoek bukatuta, herri osoa jarriko dute dantzan Gorka eta Olatzek, 18:30etan.
Mozorroak, berriz, motorrak berotzen hasiko dira gaueko 21:30etan eginen duten afariarekin; hurrengo egunerako indarrak hartuko dituzte.

Orain dela 25 urte ateratako mozorroetako batzuk animatuko dira aurten ere.

Mozorroak eta rockeroak, etzi
Astelehenean egun osoan izanen da festa. Goizean goiz, 08:00etan mozorroak aterako dira baserrietara, puska bil­tzen. Burni luzeak zorroztuta eramanen dituzte oilasko eta urdai puskak biltzeko, eta zorroak ere prest dauzkate, gainontzekoak jasotzeko. Gai­ne­ra, hainbat iturriren arabera, orain 25 urte ateratako mozorroetako batzuk ere animatuko dira aurten, festara.
Mozorroak puska biltzen ari diren bitartean, berriz, plaza apaintzeko tartea izanen da 10:00etan; 11:30etan hamaiketakoa eginen da, eta segidan konpartsa aterako da, Goi­zuetako rockeroena.
Bazkal ondorenean ere de­netik izanen da; tailerrak eta pelikula, txokolatada, dantzaldia eta mozorroen etorrera.

Mozorroak eta mariatxiak
Asteartea, berriz, mozorroen egun haundia izanen da, eta Zahagi Dantzak ere protagonismoa hartuko du. Arra­tsal­dean, berriz, Txamukos ma­ria­txiek alaituko dute festa.

Kontun Eguna, gaur zortzi
Festarako animorik geratuz gero, gaur zortzi ere izanen da aukera; lan pixka bat egin eta txarangak, poteoa eta kontzertua izanen dira, bukatzeko. 


INAUTERIAK 2016

BIHAR, igandea
17:00, Gaztetxoen Zahagi Dantza.
18:30, Dantzaldia Gorka eta Olatzekin.
21:30, Mozorroen afaria.

ETZI, astelehena
08:00, Mozorroen irteera baserrietara.
10:00, Plazaren apainketa.
11:30, Hamaiketakoa.
Ondoren, konpartsa. Gaia: Goizueta-Rock 2016.
13:30, Gaztetxoen bazkaria.
14:00-16:30, Tailerrak eta  pelikula.
14:30, Helduen bazkaria.
18:00, Txokolatada.
19:00, Dantzaldia Gorka eta Olatzekin.
19:32, Mozorroen etorrera dultzaineroekin.
22:00, Mozorroen afaria.

OTSAILAK 9, asteartea
09:00, Mozorroen gosaria.
10:10, Mozorroen eskea herrian.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:33, Zahagi Dantza Izkina tabernatik.
19:00, Txamukos mariatxiak karpan.
22:00, Mozorroen afaria.

OTSAILAK 13, larunbata ‘Kontun Eguna’
09:00, Karparen desmontajea.
12:30, Poteoa Igandea 
txarangarekin.
14:00, Mozorroen bazkaria.
17:29, Poteoa Igandea 
txarangarekin.
Gauean, Skabidean 
kontzertua gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!