Aldaketak zamalanetan eta autobusetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 6a, 01:00

Zenbait aldaketen berri ja­ki­­narazi du Udalak, egun hau­e­­ta­rako. Lehenengoak, Kax­koko zamalanei eta ibil­gailuen zirkulazioari era­gin­go dio. Azeri Dantzak irauten duen bitartean izango da, batez ere, eta kalejira bukatu bezain laster bueltatuko da ohi­ko egoerara. Gutxi gora­behera goizeko 09:30­etatik 11:30etara izango da.

Atsegindegiko geltokia itxita, bihar
Bestalde, bihar konpartsen desfi­lea egingo da eta Ur­bieta kaletik abiatuko da eguer­diko 12:00etan. Ondo­rioz, Atsegindegiko geltokia ez da erabilgarria izango, beraz, Txantxillako gelto­kitik aterako dira autobus hauek: eguerdiko 12:15etatik 12:45etara ateratzen diren G1ak, eta 12:30etako G2a, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!