Ikaragarrizko harridura sortu du Zubiri goizuetarrak azkenaldian, kantxan, etengabe hobetzen ari baita jokoan. Hori horrela, estelarrean jokatuko du gaur Galarretan, 16:00etan hasiko diren partiduetan bigarrenean.
Atzelariak, elkarren ezagun
Zubirik Urrizarekin jokatuko du, eta Ezkurra II eta Barrenetxea IV izanen dituzte aurkari. Hain zuzen, atzelari hernaniarra, Barrenetxea IV ederki ezagutzen du Zubirik; jokoa emanen dute.