Gamon Izadiren kontra jokatu zuen Umore Onak pasa den igandean, eta 6 eta 0 galdu zuen. Goizuetarrak baino bi postu gorago dago sailkapenean, bigarren postuan, baina alde nabarmenarekin. Horrela, Umore Onak ezin izan zuen segidako hirugarren garaipena lortu. Asteburu honetan, berriz, atsedena izanen dute, eta hurrengo asteburuan jokatuko dute, Ostiko, bosgarren sailkatuaren kontra.