kolorez jantziko dira egunotan Gipuzkoako herriak, eta baita Hernani ere. Inauteriak hasiko dira gaur, eta haurrek emango diote hasiera.
Arratsaldeko 15:15etan izango da ekitaldi nagusia Plazan. Pregoia irakurriko dute, suziriak botako dituzte, eta ondoren, kale buelta emango dute txarangaren atzean dantzatuz eta saltoka. Horrekin lehertuko dira Inauteriak Hernanin, eta bereziki prestatutako ekintzei emango zaie ongietorria.
Musika protagonista, arratsaldean
Arratsaldeko 17:00etan aterako da Kriskitiña dantza taldeko Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa, Hernani Musika Eskola Publikoko dultzaineroen musikaren erritmoa jarraituz.
Jarraian, 17:30etan, hasiko da Txantxariak jolas-dinamizazio musikatua, Plaza Berrin.
Musika Bandaren kontzertua, 20:00etan
Egitarau ofizialean 19:30etan jartzen du, baina Hernaniko Musika Bandak 20:00etan eskainiko du kontzertua, Milagrosan. Kontzertu berezia izango da, eta bertan, Mexikoko doinuak joko dituzte. Egunari bukaera emateko, esku pelota partiduak izango dira kiroldegian, 20:30etan.
EGITARAUA
15:15 Jaien hasiera ofiziala Gudarien Plazan. Jarraian eskola umeak irtengo dira txarangekin.
17:00 Erraldoi eta Buruhaundiak, Kriskitiña dantza taldearekin eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin.
17:30 Haurrentzat Txantxariak, jolas dinamizazio musikatua Plaza Berrin.
20:00 Mexiko, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua Milagrosan.
20:30 Afizionatu kategoriako esku pelota partiduak, kiroldegian.