Lau partiduko jaialdia prestatu dute gaur, 16:00etatik aurrera, Galarreta frontoian: aurrena, Matxin VI eta Otaegi ariko dira buruz buru, 30 tantora; gero Urriza eta Olazar, Uterga eta Ionen kontra; Endika Barrenetxea hernaniarra ariko da ondoren, Zeberio IIrekin, Ezkurra eta Agirrezabalaren kontra. Eta Ezkurra II eta Larrañaga azkenik, Ansa II eta Zubiriren kontra.