Erorketak nola saihestu ikasi zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 4a, 01:00

Erorketak nola saihestu ikasi zuten atzo Erorketak prebenitzeko tailerra antolatu zuen atzo Udalak, Ttapa Ttapa egitasmoaren barruan. Kiroldegian izan zen, eta bertan, Isabel Bermejo erizainak gomendioak eman zituen, horrelako kasuak saihesteko. Gainera, jakinarazi dute datorren asteazkenean elkartuko direla berriro, 10:30etan Atsegindegin, buelta egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!