Inauteriak hasiko dira bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 4a, 01:00

Bihar egingo dute inauterien hasiera ofiziala, arratsaldeko 15:15etan, Plazan. Bertan el­kar­­­tuko dira herriko eskola guztietako haur eta gazteak. Pregoia irakurri, eta txarangaren atzetik aterako dira, Inau­teriak alaitasunez eta dantzan hasteko.
Ondoren, 17:00­­etan aterako dira erral­doi eta buruhaundiak, dultza­ine­roek lagunduta. Eta 17:30etan, haurrentzako Txantxariak ikuskizuna egin­go dute Plaza Berrin. 20:00­etan, Me­xikoko doinuak joko ditu Musika Bandak Mi­la­grosan, eta 20:30etan esku pelota partiduak izango dira, kiroldegiko frontoian.

Gazteen bazkariak, larunbatean
Inauteriak ospatzeko, bi bazkari ospatuko dira larunbatean: bata, Gazte Txokoak egingo du bere lokalean, eta bestea, Sutu Hernanik antolatu du gaztetxean.
Bigarren bazkari horretara joan nahi duenak, aldez au­rretik erosi behar ditu txartelak. Aker, Garin eta Zin­tzarri tabernetan daude salgai, 10 euroan. Menua hau izango da: ma­ka­rroiak, albondigak eta gaz­ta-tarta. Eta menu begetarianoa ere eskatu daiteke, txartela erostean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!