Janari-bilketa, larunbata arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 4a, 01:00

Etzi bukatuko da Udalak duela bi hilabete hasi zuen Sahararako janari-bilketa, eta produktuak eman nahi dituenak, bi aukera izango ditu: Biterin utzi ditzake gaurtik etzira arte, edota herriko hainbat supermerkatutan, bihar eta larunbatean. Eman daitezkeen produktuen zerrenda luzea da: arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan, eta konpresak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!