Santa Ageda bezperako erronda egingo dute herriko zenbait taldek ostegunean, hilak 4. Ohitura Zaharrak abesbatzak arratsaldeko 18:15etan jarri dute zita eta Kantuz abesbatzak, 18:30etan. Biak Milagrosatik aterako dira. Horrez gain, Ereñotzun, Ur Mia elkarteak antolatuta, erronda egingo dute etxez etxe, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.