«Hernanin familia askok parte hartzea nahi dugu, umeak etxean hartzea»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 4a, 01:00

Oporrak Bakean programa aur­­­keztu zuten, Gipuzkoa mai­­lan, ostiralean. Basamor­tutik Euskal Herrira, Saharatik gure etxera da aurtengo lema, eta jende ezagun ugari elkartu zen aurkezpenean: Xabier Euz­kitze, Porrotx, Aizpea Goe­na­ga, Mi­kel Laskurain, Hassa­nna Aalia...
Hernanin ere, urtero egiten da deia Udaletik, Saharako umeak etxean hartzeko: «Her­nanin familia askok parte hartzea gustatuko litzai­guke. Aurten, dei berezia egin dugu 11 urteko neska batentzat familia bilatu behar dugulako. Joan den urtean Hernanira etorri zen, baina orduko fami­liak ezin du aurten hartu».
Udaletik gogoratu dute, umeen bidaien gastua Her­naniko Udalak ordainduko duela; eta udalekuak, uz­tailean eta abuztuan, de­balde direla etortzen diren neska-mutilentzat, goizeko 09:30etatik 13:00etara.
Kanpaina martxoaren 18ra arte egongo da, eta informazio gehiago nahi duenak Lankidetza sailean galdetu dezake: 943 33 70 17, marijo-m@hernani.­eus edo Plaza Feminista. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!