Makila eskuan eta koplak ahoetan, errondek hartuko dituzte gaur kaleak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 4a, 01:00

Santa Ageda bezpera da gaur, eta tradizioak dioen bezala, herriko hainbat taldek erron­dak egingo dituzte Hernani, Ereñotzu eta Goizuetako ka­leetan ba­rrena.

Goiz eta eguerdi, eskolak
Ere­­ño­tzuko Txirrita Eskolako haurrek aterako dituzte ma­kilak aurrena; 09:00­etan ate­rako dira haurrak es­kolatik, eta auzotik buelta eman­­­go dute makilak eskutan di­tuz­­tela. Ondoren, Elizatxo Ikas­tolak egin­go du kale buelta, 09:45etan hasita; eta Uru­mea Ikastolak ordubete beran­du­ago, 10:45etan. Arratsaldean, pa­tioan errepikatuko du Uru­meak, 16:15etan. Inmakulada ikastetxeko haurrek ere, berriz astinduko dute makila es­kolan bertan, 16:00etan.
Eguerdian ate­rako dira Hernani BHIko gaztetxoak, 14:30­etan hasita, eta Santa Bar­ba­ratik emango dute buelta, koplak ahoetan.

Arratsaldean, abesbatzen txanda
Abesbatzek har­tuko dituzte kaleak arratsal­dean. Ere­ñotzukoak izango dira goizti­arrenak hemen ere: 16:30­etan hasiko du etxez etxe­ko erronda Ur Mia elkarteak. Gero, 17:30etan elkartuko da Goiz Eguzkiko abesbatza eta Zaharren Egoitzan kantatuko ditu lehenengo koplak. 
Milagrosa topagune izan­go da Ohitura Zaharrak abes­ba­tzarentzat, 18:15etan, eta baita Kantuz abesbatza­ren­tzat ere, 18:30etan. Bere bidea egingo du bakoi­tzak.
Goizuetan ere, zita jarri du Umore Onak, 18:30etan herri­ko plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!