Inauterietako bazkarirako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 01:00

Bazkaria egingo du Sutu Hernanik larunbat honetan, inauteriak ospatzeko. Gaztetxean izango da, eguerdiko 14:00etan hasita. Joan nahi duenak txartela erosi behar du, aldez aurretik. Aker, Garin eta Zintzarrin daude salgai, 10 euroan. Menu begetarianoa nahi duenak, bertan jakinarazi beharko du, lehenbailehen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!