Inauteriak prestatzeko aukera, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 01:00

Inauteriak direla eta, mozorroa prestatu eta asteburuko ekin­tzak antolatzeko aukera luzatu du Gazte Txokoak. Atzo hasi zuten prestaketa eta bihar arte iraungo du. Larunbatean, goizetik irekiko dute lokala, bertan mozorroak jantzi eta ekintza bat egingo dute herrian zehar, ondoren. Bukatzeko, bazkaria denen artean prestatu eta Gazte Txokoan bazkalduko dute denek batera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!