Erorketak nola saihestu ikasteko tailerra, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 01:00

Tailerra antolatu dute Uda­lak eta Osakidetzak gaurko, Ttapa Ttapa egitasmoaren barruan. Kiroldegian izango da, eta goizeko 10:30etan eman­go diote hasiera. 

«64 urtetik gorako pertsonen erdiaren istripuen %92a erorketengatik izaten dira».

Prebentzioa, helburu
Oraindik bide luzea duzu au­rretik, kontuz estropezuekin! leloari jarraituz, adineko per­tsonen artean erorketak pre­benitzea izango du helburu. 
Izan ere, «64 urtetik gorako pertsonen erdiaren istripuen %92a erorketengatik izaten dira», Osakidetzaren datuen arabera.
Hori kontuan hartuta, prebentzioa gomendatzen dute adi­tuek, eta hori da antolatza­ileek tailer honetarako jarri duten helburua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!