Zenbait aldaketa Daiteke enplegu zentroan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 01:00

Orain arte, Lanbideko dirulaguntza batek mantentzen zu­en Daiteke, Hernaniko en­plegu zentroa. Dirulaguntza ho­ri bukatu egin da, eta Uda­lak zerbitzua eskaintzen ja­rrai­tuko duela erabaki du. Horregatik, ordutegia moldatu behar izan dute, eskaintzen diren bi zerbitzuak manten­tzeko: enplegu zentroa eta orientazio zerbitzua. 

Enplegu zentroa, astelehen eta ostiraletan
Astelehen eta ostiraletan enplegu zentroa egongo da irekita, 09:00etatik aurrera eta 17:00ak arte astelehenean, eta 15:00ak arte ostiralean. Lana bilatzeko edota hobetzen laguntzeko baliabideak izango ditu herritarrak eskura, CVa eta aurkezpen gutuna egiteko laguntza, lan eta formazio eskaintza eguneratuak...

Orientazio zerbitzua, astearte, asteazken eta ostegunean
09:00etatik 17:00etara, orientazio zerbitzua eskainiko da astearte, asteazken eta ostegunetan. Aldez aurretik zita eskatu beharko da, eta orientazio pertsonalizatua jasoko du edonork.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!