Gobernu Taldea auzoka bilerak egiten ari da, aurrekontuak bizilagunekin aztertu eta proposamen eta iritziak jasotzeko. Bederatzi antolatu dira guztira, eta gaur eta bihar egingo dira azkeneko biak. Gaur, 19:00etan, Ermañako tabernan jarri dute zita, eta bihar, ordu berean, Arrobitxuloko lokalean.