Mundarrok ez zuen lortu garaipen denboraldiari segida ematea. Azken hiru partiduak irabazi ondoren, bana berdinduta konformatu behar izan zuen larunbatean, Lengokoak taldearen kontra.
Aurkariak aurretik, hasi eta berehala
Sailkapenean azken postuan badago ere, borrokatzera atera zen zelaira Lengokoak talde donostiarra. Partidua hasi eta ordu laurdenera markagailuan aurretik jartzea lortu zuen, korner baten ondorioz.
Astigartarrak berehala esnatu ziren ordea, eta partiduaren kontrola bereganatu zuten. Gutiren jokaldi bikain batek lagunduta, Aitorrek sartu zuen berdinketa lortzeko gola.
Bigarren zatian kontrola bai, baina golik ez
Berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira, eta berdinketarekin jarraitu zuten bigarren zati osoan ere. Izan ere, Mundarrok lan txukuna egin zuen, eta partidua kontrolpean izan bazuten ere, ez zuten lortu garaipena emango zien bigarren golik sartzea.
Asteburuan, Trintxerperen kontra
Hurrengo partidua asteburu honetan jokatuko dute, Trintxerperen kontra.
Denboraldi hasieran Mundarrok garaipen garbia lortu zuen talde honen kontra, 3 eta 1 irabazita. Oraingo honetan ere, asmo horrekin aterako dira zelaira, baina majo egin beharko dute lan moreek. Izan ere, Trintxerpe sailkapenean hirugarren postuan dago, 9 puntu gehiagorekin.