Gurasolagun eta Mintzalagunentzako ikastaroa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 01:00

Inauteriak gainean direla aprobetxatuta, Inauterietako makillajea egiten ikasteko ikataroa antolatu du AEK euskaltegiak, Mintzalagun eta Gurasolagun ekimenetan parte hartzen dutenentzako. Gurasoen kasuan, noski, haurrak ere gonbidatu dituzte.
Ikastaroa ostiral honetan izango da, arratsaldeko 16:45e­tan hasita, AEKren lo­kal be­rrian (Ibai-Lur jate­txe­aren ondoan).

Deialdia, ekimen horietan parte hartzen ez dutenei ere
Hasiera batean Mintzalagun eta Gurasolagunei zuzen­du­ta­ko ikastaroa bada ere, parte hartu nahi duen edonork eman dezake izena, eta ho­rre­la, bidez batez, ekimen ho­riek ere ezagutu: 607 610 687 edo astigarra­ga­@aek.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!