Etzi Santa Ageda eguna izango da, eta urteroko ohiturari eutsiz, santa eskean ateratzeko eguna izango da biharkoa.
Aiztondo abesbatzak eta Txirriskla taldeko txistulariek arratsaldeko 19:00etan jarri dute zita bihar, Foru plazan. Handik abiatuta, kalez kale ibiliko dira santa eskean, makilek agintzen duten erritmoan.
Herritarrek ere, nahi izanez gero, oles eta oles ibili ahal izango dute.