Zinemaldia, mozorro festa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 01:00

Alfonbra gorria prest dau­ka­te Astigarragako Herri Es­ko­lako ikasleek; ostiralean, eguer­diko 14:45etan hasita, Zine­maldia izango da ki­roldegian, Inauteriei hasiera emateko.

Historian zehar ospetsu egin diren pelikulak
Maila guztietako ikasleak ate­­rako dira alfonbra go­rri­a­ren gainera, hasi 3 urte­ko­e­kin, eta 6garren maila­koe­tara arte.
Historian zehar ezagunak egin diren pelikulak eka­rriko dituzte gogora: Charlot, Singing in the rain, Heidi, Zazpi emaztegai eta zazpi anai, Grease...
Estreinaldiaz gozatzeko gonbidapena luzatu diete familiei.

Larunbatean, txarangak
Ostiralean hasiko da mo­zorro festa, eta asteburuan izango du segida.
Hasteko, larunbatean Txo­rotxaranga aterako da ka­le­e­tan barrena, 17:30etan. Hau­rrentzako ikuskizun berezia izango da, eta parte hartu eta ondo pasatzeko, mozorrotuta azaltzea gomendatzen da.
Ikuskizun berezi horren ondoren, txaranga ibiliko da kaleak alaitzen, 19:30etan hasita.

Konpartsa, igandean
Mozorroek eta musika alaiak ez du etenik izango asteburu osoan. Horrela, igandean, Eus­kal Inauterien Konpartsa ate­rako da 11:30etan Ergo­bia­tik (euria eginez gero, 12:00e­tan pe­lotalekuan elkartuko dira). Astigar dantza taldeak an­tolatuta, Euskal Herriko hainbat dantza egingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!