Hileko lehenengo asteartea da gaur, eta horregatik, odol emaileek zita dute, hilero bezala. Odola eman nahi duten herritarrek arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango dute aukera, anbulategian.
Hasiera ezinhobea, urtarrilean
2016garren urtea ezinhobea izan zuten Hernaniko odol-emaileek. 64 herritar gerturatu ziren odola ematera, eta horietako 4 gerturatu ziren aurreneko aldiz. Kopuru oso ona, aurreko urtekoarekin alderatuta: aurreko urteko urtarrilean 45 pertsonek eman zuten odola, eta horietatik 2 emaile berriak.
Orokorrean, urte ona
Hasiera apala izan zuen, baina hilabeteak pasa ahala 2015. urteko datuak hobetuz joan ziren. 45 odol emaileekin hasi zuen urtea Hernaniko odol emaileen elkarteak, baina datuak hobetu eta martxoan 75era igo zen, uztailan ere 71 pertsona gerturatu ziren, eta urtea bukatzeko, 59 emaile izan ziren abenduan. Nabarmendu beharreko hilabeteak horiek badira ere, batez beste 60 bat herritarrek ematen dute odola hilabetero, Hernaniko anbulategian. Urtean 700 bat lagunek, urtetik urtera aldaketa haundirik gabe.
36 emaile berri, 2015ean
Hilabetero 1-5 odol emaile berri izan dira 2015ean, eta guztira 36. Pozteko moduko kopurua da. OMSen arabera, Hernanin urtero 800-1000 donazio egitea litzateke perfektua eta zifra horretara iristeko, behar-beharrezkoa da emaile berriak lortzea.