Atzo pelota jaialdi ederraz gozatzeko aukera izan zuten Kiroldegira gerturatu ziren pelotariek. Asteburuan berriz, maila guztietan jokatuko dira partidu garrantzitsuak. Bi aipatzearren, Jubeniletan, Pagola eta Urruzolak dena eman beharko dute Azkoitiaren kontra, finalerdietarako pasea lortu nahi badute. Eta gauza bera, seniorretan ariko diren Cisneros eta Oiagak; Lagunak taldearen kontra jokatuko dute, eta irabazi beharra dute, finalerdietara iritsi nahi badute.