Santa Ageda bezperak eta inauteriek emango diete hasiera otsaileko ekintzei

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 01:00

 

Ekintzez josita dator, beste behin, otsaileko ekintzen a­gen­­da. Bihar estreinatuko da Santa Ageda bezperako erron­dekin, eta 27a izango da egun potenteena, lau ekin­tzekin.

 

Inauteriak pasata, ekintza gehiago
Inauteriak pasata, dato­rren asteburuan, egingo dira hilero egiten diren bi ekintza: Kalez Kale Kantariren kale buelta, eta Bigarren eskuko azoka. Lehena, 12:00etan ate­rako da Plaza Berritik. Azoka, aldiz, Atsegindegin egin­go da.

Maddi Oihenart & Soka Hots Orkestra, Milagrosan
Musika gustoko duenak ere, izango du zer entzun. Azken aurreko igandean, otsailaren 21ean, Maddi Oihenart & Soka Hots Orkestrak, Doi diskoaren aurkezpena egingo dute Mila­grosan. Arratsaldeko 18:00­etan hasiko da, eta sarre­rak otsailaren 11tik aurrera jarriko dituzte salgai.
Ipuin kontaketa eta antzerkia, azken astean
Otsailaren 24erako pare bat ekintza antolatu dituzte: bata, txikienentzako ipuin konta­keta liburutegian, eta bestea, Txotx antzerkia Goiz Eguzkik antolatua.

Sagar Lasterra eta Zuhaitz eguna, ere bai
Hiru egun beranduago, otsa­ilaren 27an, Herna­nin jada tradizioa diren Sagar Lasterra lasterketa eta Zuhaitz eguna ospatuko dira. 
Horrez gain, otsailean ez dira faltako Liburutegian egi­ten diren solasaldiak, Bite­riko erakusketak eta Gazte Txo­koko denetariko ekintzak. 

 

Otsaileko agenda

4 Santa Ageda bezpera. Santa Ageda abesbatzen irteera.
Urt. 31-Ots. 9 Inauteriak.
13 Kalez Kale Kantari. Irteera Plaza Berritik. 12:00etan.
13 Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
24 Ipuin kontaketa. Maite Franko. Biterin,  17:30etan (3-4 urte) eta 18:00tan (5-7 urte).
24 Antzerki musikala: Txotx. Goiz Eguzkiko abesbatza eta antzerki taldea. Antzezle gonbidatuak: Ixiar Gurmendi eta Jose Luis Gomez. Zuzendaria: Kamen Mendiola. Biterin, 19:30etan.
27 Haur antzerkia: Azken portua. Dejabu panpin lorategia. Euskeraz. Biterin, 12:00etan. Sarrerak salgai otsailaren 16tik aurrera.
27 X. Sagar Lasterra. Herri-lasterketa.
27 Zuhaitz eguna.

Literatur solasaldiak
10 Tenemos que hablar de Kevin, Lionel Shiver. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal Liburutegian, 19:30etan.
16 Hodeien adorea, Yoseba Peña. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.

Hernani’n Musik
21 Maddi Oihenart & Soka Hots Orkestra. Doi diskoaren aurkezpena. Milagrosan, 18:00etan. Sarrerak salgai, otsailaren 11tik aurrera.

Erakusketak
4 Argazki erakusketaren bukaera. Malon Henriksen. Biterin.
5-18 Txokolatearen inguruko argazki eta objektu erakusketa. Marisol Yaben. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
19-Mar.3 Pintura. Isabel Alvarez. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.

Gazte Txokoa
6 Inauterietako bazkaria
10 Sukaldaritza tailerra.
21 Kutxa espaziora irteera.
23-24 Mugikorreko zorroak.
27 Txuri Urdin izotz jauregira irteera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!