«Oraindik bide luzea duzu aurretik, kontuz estropezuekin!» izenburupean, tailerra antolatu dute Udalak eta Osakidetzak, Ttapa ttapa egitasmoaren baitan. Bihar egingo dute tailerra, goizeko 10:30etan hasita, kiroldegian. Eta adineko pertsonei zuzenduta egongo da, bereziki; erorikoak nola saihestu ikasi dezaten.
Adineko pertsonen istripuen %92a, erorikoak
Isitripuak prebenitzen jakiteak daukan garrantzia nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Izan ere, Osakidetzak zabaldu dituen datuen arabera, «Euskadin 64 urtetik gorako pertsonen erdiak, emakumeek bereziki, urtean izaten dituzten istripuen %92a erorikoak dira. Horien ondorioz, 13.500 atenditzen dituzte Larrialdiko zerbitzuetan, bai osasun-zentroetan, baita ospitalean ere».
Antolatzaileek diotenez, aipatutako egoera horiek sahiestea da tailerrak abian jartzeko arrazoia.